![]() |
|||||||||||||||||||||
| |
|||||||||||||||||||||
|
Kalitatea "Q" ikurra turismo-enpresen kalitatea ziurtatzen duen zigilua da, eta Espainiako Kalitate Turistikoaren Institutuak (ICTE) ematen du. Organismo pribatu hori turismo-enpresen sektoreak sortu zuen, eta Merkataritza eta Turismoko Estatu Idazkaritzak laguntzen du. Bereizgarri hori eskuratzeko, ondoko alderdiei buruzko kalitate-arau batzuk bete behar dira: zuzendaritza; azpiegitura eta ekipamendua; harrera eta egonaldia; garbitasuna eta mantentze-lana; segurtasuna eta ingurumena,eta merkaturatzea. Nafarroako establezimenduen artean Donamariako Benta da "Q" ikurra lortu duen lehenengotariko bat. Bereizgarri horrek profesionaltasuna eta ondo-egitea bermatzen ditu. |
![]() |
![]() |
|
|