Gelak
Baztan-Bidasoa haranean, lehen nafar baserria zena gaur mendiko hotel
tipiko eta eroso dugu. Eraikina egokiro zaharberrituta dago, baina jatorrizko
egiturari eutsi zaio. Kanpoaldeak antzinako landetxeen tipismoa agertzen
du; hotelaren bost gelek, berriz, gustu onez eta xume dekoraturik, erosotasuna
goreneraino eramaten dute. Lehenengo begiratuan, ataria zeharkatu orduko
sumatzen denaz gain, Donamariako Bentaren xarma askoz handiagoa da.
Barnealdeek argiro erakusten dute eskualdeko tradizioa eta artea berreskuratzeko
interesa zein handia den, bai eta zein bizia den Elixabet, Imanol, Lorea
eta Haizearen gogoa.
Hotelak bost gela alai eta goxo ditu. Guztiek dute terraza, bainugela
osoa, TB eta berokuntza zentrala.Dekorazioan antzinako altzariak erabili
dira.
|
 |
 |
|